GGEEFILM 2023
ERRENTERIAKO GIZA ESKUBIDEEN ZINEMA DOKUMENTALAREN II. JAIALDIAK genero dokumentalaren aldeko apustua sendotu zuen, eta bere programazioa film labur eta luzez beteta egon zen, feminismoaren, LGTBI kolektiboaren, gatazka armatuen, migrazioaren eta ekologismoaren inguruko errealitateetara hurbiltzeko aukera emanez, beste gai askoren artean. ERRENTERIAKO GIZA ESKUBIDEEN ZINEMA DOKUMENTALAREN JAIALDIAREN bigarren edizioa zinemaren erabilgarritasunaren beste froga bat izan zen, gizartearen sentsibilitateari eta egia publikoari hurbilduko dion hizkuntzaren beharrari heltzeko orduan.