EPAIMAHAIAK

Lucía Ixchíu

Totonicapán, Guatemala

K’iche emakumea, artista, kantaria, kultur kudeatzailea, kazetari komunitarioa, feminista komunitarioa eta arkitektoa. Festivales Solidarios mugimenduaren sortzaileetako bat (memoria historikoan, lurraldearen defentsan eta espetxe politikoan lan egiten duten artista, kudeatzaile, kazetari eta ikertzaile indigena eta mestizoen taldea). Guatemalako irrati-eskolen federazioko Maya K ‘at indigena albistegiko, Somos Una Abya Yala sareko, Latinoamerikako Romper el cerco sareko, Internacional Feministako eta askotariko topaketa feministako kide izan zen.
Erdialdeko Amerikako aktibista garrantzitsuenetako bat da, feminismoa, biodibertsitatea, ustelkeriaren aurkako borroka eta herri indigenen lurraldearen aldeko borroka defendatzen dituelako. Gaur egun Guatemalako Estatuan erbesteratua eta kriminalizatua dago.

Sara Hernández Askasibar

Donostia

TABAKALERAko zinema eta ikus-entzunezko saileko koordinatzailea, ikus-entzunezko proiektuak garatzeko programen arduraduna. Aurretik, Donostia Zinemaldiko dokumentazio eta film sailean lan egin zuen, Nest Film Students programan parte hartu zuen, eta Zinea edo Euskadi Irratirako zinema-kritikari gisa lan egin du.
Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzan graduatua (EHU), Zinema Komisariotzako graduondokoa egin zuen Elías Querejeta Zine Eskolan (EQZE). Ekoizle lanetan Lur Olaizolaren Hirugarren Koadernoa (Cinéma du Réel eta SSIFF, 2022) eta Patxi Burilloren Y Arquitectura Un Sueño De Palmera (Punto de Vista eta Sheffield, 2023) aritu da.

Agustín Arrieta

Errenteria

Filosofiako irakaslea UPV/EHUn. Filosofiako hainbat lan argitaratu ditu. Besteak beste, azkeneko urteetan, filosofiako liburu hauek argitaratu ditu: “Zientziaren argi-itzalak” (UEU, 2017), “Gogoeta-bide irekiak” (UPV/EHU, 2019), ”Gaueko eztabaidak” (Erein, 2022) eta “Bidez bide hausnarrean” (UPV/EHU & UEU, 2023). Azkeneko liburu horietan, beste gai askoren artean, fikzioaren izaeraz eta fikzioaren eta ez-fikzioaren arteko mugaz aritu da; adibidez, Bidez bide hausnarrean liburuan, hirugarren kapituluaren izenburua hauxe da, ‘Fikzio-sindromeaz. Fikzioa, narrazio historikoak eta dokumentalak.’
Halaber, bi fikzio-liburu ere argitaratu ditu: “Istripuak” (Alberdania, 2008) eta “Irlak eta beste kontakizun batzuk” (Erein, 2015).

Alvaro Hernandez

Madrid

Zinegile madrildarra eta dokumental soziala du ardatz. Bere Aquí Seguimos film laburra nazioarteko zazpi jaialditan saritua izan zen, horien artean Errenteriako Dokumentalen eta Giza Eskubideen Zinemaldiaren lehen edizioan. 2023an bere lehen liburua argitaratu zuen, “Migrantes”, EB-Mexico mugari eta Tijuanako migrazio-fenomenoei buruzko saiakera eta erreportajearekin. Alvaro muntatzaile, gidoilari eta formatu laburreko edukien sortzaile ere bada. YouTubeko “La Cooquette” kanal arrakastatsuaren atzean dagoen AMMA Productions ekoiztetxearen jabea eta sortzailea da. Gaur egun, bere azken dokumentala amaitzen ari da, Los Cayucos de Kayar, Senegalgo kostaldetik Europara abiatzen diren paterei buruzkoa.