FILM LUZEAK    FILM LABURRAK ETA METRAJE ERTAINAK

ASTELEHENA 9

Those Next to Us

Izenburua: Those Next to Us
Zuzendaritza: Bernhard Hetzenauer
Iraupena: 30´
Gaia: Migrazioa
Ekoizpen-herrialdeak: Mexico, Austria, Alemania, Suiza
Jatorrizko hizkuntza: Español

2017ko uztailean, San Antonioko (Texas) poliziak 39 etorkin topatu zituen Wallmart-eko aparkaleku batean zegoen kamioi batean, zama-eremuan. Egun hartan kamioi barruko aire girotuak huts egin zuen, hamar pertsona hil ziren gehiegizko beroagatik eta deshidratazioagatik.

Bernhard Hetzenauer

Innsbruck, 1981. Zinema argazkilaria, idazlea, zuzendaria eta ekoizlea da. Vienako Arte Aplikatuen Unibertsitatean eszenografian MFA ikasi zuen eta HFBK Hamburg-en MFA zineman. Buenos Aireseko FUC-en Dokumental Zineman ikasketak ere egin zituen, eta Quiton Gestalt Terapian. Bere filmeak jaialdi eta erakusketa askotan aurkezten dira. La sombra de un dios dokumentala DocsMX, Shorts Mexico, San Luis Potosí, Crossing Europe eta Zeitimpuls Vienako jaialdietan irabazi du, eta The Birthmark Yale Unibertsitateko Zinema Latino jaialdian irabazi du, AEB. Bere Lo interior afuera liburua Béla Tarr-en zineman begirada aztertzen du, Alexander Verlag Berlin-en eta UNAM/Cineteca Nacional de Méxicon argitaratua. Mexikon, Berlinen eta Vienan bizi da.

Indarkeriaren Oi(h)artzunak

Izenburua: Indarkeriaren Oi(h)artzunak
Zuzendaritza: Amaia Merino, Ander Iriarte
Iraupena: 60´
Gaia: Indarkeri politikoa
Ekoizpen-herrialdea: Espainia
Jatorrizko hizkuntza: Español, euskera

ETAk bere familia bahitu, Estatuak aita torturapean hil eta 40 urtera, Tamara Muruetagoienak egiaren bilaketa nekaezina egiten du eta aurrez aurre, familiaren tragedia kontatu: iraultza zerga, ETAk 17 egunez bahitu izana, familiaren desegituratzea, estatuko jazarpena, presio politikoa, epaiketa, gurasoen atxiloketa, torturak, hilketa… Baina baita bere bidea ere, egia jakitekoa, aitortzekoa eta elkarrizketa erabiltzekoa gatazkak konpontzeko tresna nagusi gisa.

Amaia Merino, Ander Iriarte

Amaia Merinok (Donostia, 1970) Aitor Merinorekin batera zuzendu zuen Asier ETA biok (2013) film luze dokumentala, Irizar Saria Donostian. 2020an Zinemaldira itzuli zen Non dago Mikel? Miguel Ángel Llamasekin batera zuzendutako obrarekin (aipamen berezia sari hartan). Ander Iriartek (Oiartzun, Gipuzkoa. 1986) ESCACen ikasi eta Sitgesen estreinatutako Los inocentes (2013) film kolektiboan parte hartu zuen. Echevarriatik Etxeberriara (2014) dokumentala ere zuzendu zuen. Film laburrak, telebistarako dokumentalak eta Bihar dok 13 (Culinary Zinema, 2018) eta Karpeta Urdinak (Zinemira, 2022) film luze dokumentalak zuzendu ditu. Indarkeriaren Oi(h)artzunak Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian aurkeztu zen.

Ikusleen “Ion Arretxe” Saria film luze onenari

ASTEARTEA 10

Zona Wao

Izenburua: Zona Wao
Zuzendaritza: Nagore Eceiza
Iraupena: 25´
Gaia: Ecologia
Ekoizpen-herrialdea: Espainia
Jatorrizko hizkuntza: Euskera

50 urte baino gehiagoz, petrolio enpresa nazional eta internazionalek munduko biodibertsitate handiena duen Amazonasetik petrolioa ateratzen dute, komunitate indigenen bizitza mehatxatuz Ekuadorreko Gobernuaren konplizitatearekin. Hauek dira, deitzen diren: Sakrifizio guneak.

Nagore Eceiza

Nagore Eceiza zuzendaria, editorea, argazki zuzendaria eta koloreztatzailea da. El Santo films fundatu zuen, bertatik dokumentalak ekoizten ditu eta ikus-entzunezko ekoizpenetan, zineman eta telesailetan zerbitzu teknikoak eskaintzen ditu. Genero dokumental sozialarekin identifikatuta, Terranova, Ekuadorreko Amazonia, Cabo Verde, Paris, Argelia, Israel, Etiopia, Angola, Mozambike, Mexiko, India eta Puerto Ricon zinemako ekoizpenetan parte hartu du.

  • Juanmi Gutiérrez Laborategiko Sari Nagusia
  • Ikusleen “Ion Arretxe” Saria film labur/metrai ertaineko film labur onenari

Emilia

Izenburua: Emilia
Zuzendaritza: Rafa Arroyo
Iraupena: 20´
Gaia: Migrazioa
Ekoizpen-herrialdea: Espainia
Jatorrizko hizkuntza: Español

Espainiako Estatuko harrera sistemako hausturak urtero milaka inmigratzaile dokumentatu gabekoak kalera uzten ditu 18 urte bete ondoren. Emilia Lozano, giza eskubideen eta feminismoaren aldeko aktibista nekaezina, justizia sozialaren aldeko borroka etengabean, askorentzat familia kontzeptua berriz definitzen du, maitasunaren, enpatia eta elkartasunaren bidez.

Rafa Arroyo

Rafa Arroyo Mantxako argazki-zuzendari eta -zuzendaria da, eta telekomunikazio-ingeniari gisa lan egiten zuen lehen, harik eta bere pasioagatik eta ametsagatik aldatzea erabaki zuen arte, hau da, zinemaren munduan lan egiteagatik. Bere film laburrak zuzentzen eta publizitatearen munduan lan egiten hasi zen. Duela gutxi “Trazos del alma” (2021) dokumental laburra egin zuen, bere amaren bizitzari egindako omenaldia, 2023ko GOYA sarietan izendatua izan zena. Orain, “Emilia” (2024) film labur berria aurkeztuko du, aukeratu gabeko maitasunari eta familiari buruzko dokumentala.

La caravana

Izenburua: La caravana
Zuzendaritza: Núria Clavero, Aitor Palacios
Iraupena: 72´
Gaia: Migrazioa
Ekoizpen-herrialdeak: Espainia, Mexiko
Jatorrizko hizkuntza: Español

“Zortzi hilabeteko haurdun dagoela, Yuri, bere semea Santi eta bere bikotekidea Mike, lehen migratzaileen karabanan Hondurastik ihes egitea erabakitzen dute. Bere haurrak Estatu Batuetan jaiotzea erabakita, beste 7.000 pertsonarekin batera ihes egiten dute Erdialdeko Amerikan nagusi den indarkeriatik eta pobretik. Itxaropenez beterik, 5.000 kilometroko bide arriskutsu bati aurre egin beharko diote munduko mugen zainduenetako batera iristeko.

Núria Clavero, Aitor Palacios

La Caravana filma, haien estreinako lana, zuzendaritza eta produkzioan aritu dira. DocsMx ImpactLab, MestizoLab eta Carlos Velo Tailerra bezalako hainbat tailer eta jaialditan parte hartu dute. La Habana Zinemaldiko postprodukzio Coral irabazleak dira. Cannes-eko MIPDOCen Int’l Buyers Screenings irabazleak ere izan dira. 2023ko ekainaren amaieran, La Caravana luzemetraia Shanghai Nazioarteko Zinemaldian estreinatu zuten. DOCNYC jaialdian dokumental onenaren irabazleak izendatuak.

ASTEAZKENA 11

Puzzleak

Izenburua: Puzzleak
Zuzendaritza: Kote Camacho
Iraupena: 15´
Gaia: Sexualitatea
Ekoizpen-herrialdea: Espainia
Jatorrizko hizkuntza: Euskera


Gazte batek, gaztea zenean zirkulazioan dauden irudi batzuk aurkitzen dituen heinean, bere bizitzako une gogorrak berregitera behartuta aurkitzen da, bere buruak estalita zituenak. Egoerari aurre egitea baino alternatibarik gabe.

Kote Camacho

1980an jaio zen, euskal irudigilea, animatzailea eta zinemagilea da. Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziaduna da, animazioan ohorezko matrikula lortuz. Napartheid-en marrazten hasi zen, Madrilen Julio Medem-en storyboard artist gisa zinematografia industrira sartu zen eta Londresen Juan Carlos Fresnadillo eta Alex Garland-en lan egin zuen. EFA kide da, La gran carrera filmarekin lortutako distinkzioa, 72 sari nazioarteko irabaziz. Bere film bakoitzean estilo originala bilatu eta garatzen du, eta euskara laburmetraiak nazioarteko jaialdietako zirkuituan sartu ditu. Une honetan, bere Komiki Films animazio zinemako estudioa zuzendu, Digipen-en irakasten du eta Animadeba-ko Labo atala zuzentzen du.

Azadi

Izenburua: Azadi
Zuzendaritza: Lily-Eileen Baker Föhring, Juan Luis Ortega Navarrete, Luciana
Iraupena: 21´
Gaia: Feminismoa
Ekoizpen-herrialdea: Espainia
Jatorrizko hizkuntza: Farsi


Sarah, bere herrira itzultzeko gai ez den iranitar emakumea, urrunetik parte hartzen du emakumeen askapen mugimenduan. Telefonozko deiak eginez, Irango kontaktuekin hitz egiten du eta gatazkaren egia latza ezagutzen du.

Lily- Eileen Baker Föhring, Juan Luis Ortega Navarrete, Luciana Espinoza Hoempler

Lily – Eileen Uxia Baker Föhring Galiziako errealizadorea da, Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua Coruñako Unibertsitatean eta Sormenezko Dokumentalaren Teoria eta Praktika Masterrean. Orain arte egindako proiektuek gai sozial eta feminista partekatzen dute. Juan Luis Ortega Navarrete dokumentalen zuzendaria da, jaialdietan ibilbidea duena. Sevilla Unibertsitatean Komunikazio Audiobisuala ikasi zuen eta Dokumental Kreatiboaren Teoria eta Praktika Masterrean graduatu zen. Luciana Espinoza Hoempler peruko ikus-entzunezko zuzendaria da, EICTV-n Alternatiboko Zinema Masterrean eta UAB-n Dokumental Kreatiboaren Teoria eta Praktika Masterrean graduatua. Une honetan, osasun mentalari, memoriari eta emakumeari lotutako proiektuei arreta jartzen die.

Donde vamos a vivir

Izenburua: Donde vamos a vivir
Zuzendaritza: Georgina Cisquella
Iraupena: 60´
Gaia: Etxebizitza
Ekoizpen-herrialdea: Espainia
Jatorrizko hizkuntza: Español


Etxegabetzeetan, auzo-batzarretan, emakumeak beti daude lehen lerroan. Emakumeak dira ahulenak, baina baita aktibistenak ere beren familiarentzat sabai bat defendatzeko orduan.
Haien istorioen bidez, duela hamarkada bat baino gehiago etxebizitza duin baten alde borrokatzen ari diren gizarte-mugimenduen borroka jarraitzen da, eta hipoteka-krisiaren ondorio larriak, alokairuen gehiegizko igoera eta fondo putreen merkatuaren kontrola salatzen dira.

Georgina Cisquella

Ibilbide luzeko kazetaria TVEn. Berriemaile diplomatikoa, informazio-programen aurkezlea eta Telediarioen zinema-arloko espezialista izan da. 2004 eta 2008 urteen artean TVEko 2. katerako formatu berrien sortzailea eta zuzendaria da. Kazetaritza-jarduerarekin batera, honako zinema-proiektu hauetan parte hartu du, besteak beste: “Subcomandante Marcos, viaje al sueño zapatista” (1996); “Me estoy quitando” (2000); “El efecto Iguazú” (2002); “En el mundo, a cada rato” (2004); “Oxigeno para vivir” (2011); “El tren de la libertad” (2014); “Hotel Explotación: Las kellys” (2018) eta “Málaga: la alfombra roja del cine español” (2018).

OSTEGUNA 12

16060 egun

Izenburua: 16060 egun
Zuzendaritza: Iñaki Alforja, Iban Toledo
Iraupena: 22´
Gaia: Gatazka armatuak
Ekoizpen-herrialdea: Espainia
Jatorrizko hizkuntza: Euskera


1980an, Batallón Vasco Español taldeak Jose Miguel Etxeberria bahitu eta desagerrarazi zuen.
Bere anaia Enekok 15 urte zituen eta 44 urte daramatza bere hilotz-hezurraren bila. Poliziaren mertzenario batek gorpua harizti batean dagoela esan du, Mont-de-Marsan (Frantzia) herritik gertu.

Iñaki Alforja, Iban Toledo

Iñaki Alforja 30 urteko esperientzia duen errealizadore independentea da. Nafarroako Sagone films ekoiztetxeko zuzendaria. Dokumentalen generoan espezializatzen da, baina spotak, bideo korporatiboak, filmak eta bideoklipak ere ekoizten ditu, ikuspegi sozial nabarmenarekin. Arena Comunicación, Kanaki films edo 93 metro bezalako produktoreentzat lan egin du. Iban Toledok bi hamarkadako ibilbide profesionala egin du ikus-entzunezkoen arloan, eta telebistako albistegietako errealizadore, kamera-operadore eta dokumentaletako argazki-zuzendari lanak egin ditu. 2009 eta 2015 artean, komunikazio-enpresa batean lan egin zuen, bideo korporatiboak, instituzionalak, publizitatea eta dokumentalak eginez. 2015ean On Produkzioak ekoiztetxea jarri zuen martxan. Azken urteotan hainbat film dokumentaletan parte hartu du.

Aipamen berezia

Las que sobrevivimos

Izenburua: Las que sobrevivimos
Zuzendaritza: Itxaso Díaz
Irapunea: 25´
Gaia: Feminismoa
Ekoizpen-herrialdea: Espainia
Jatorrizko hizkuntza: Suahili


Sei bizitza-istorio elkarloturik, bizirik dirauten horiek duintasuna defendatzeko, beren burua gainditzeko eta beren bizitzak berreraikitzeko duten indarraren eta determinazioaren adibide. Sei kontakizunek neurri sendoak eta eraginkorrak hartzeko eskatzen digute, modu sistematikoan, emakumeak eta neskak gerra-testuinguruetan bizi diren sexu-indarkeria desagerrarazteko. Erasotzaileen zigorgabetasunaren aurrean, basakeria gizartean ezartzen delako eta egunerokotasunaren parte bihurtzen delako. Noiz arte utziko dugu hau gertatzen?

Itxaso Díaz

Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean Arte Ederretan lizentziaduna eta Arte eta Teknologian doktore ikaslea da. Zinemagilea, dokumentalista eta ikus-entzunezko komisarioa. Bizitza istorioen diseinuan, narratiban eta alfabetatze audiobisualean espezializatuta. Bere azken dokumentalek generoarekin, zahartzearekin eta aniztasun funtzionalarekin lotutako gai sozialak jorratzen dituzte. 2004. urtetik kudeaketa kulturalean dihardu, ikus-entzunezko erakusketarekin lotutako proiektuak diseinatuz, koordinatuz eta komisario gisa. Une honetan LAN langileen ikus-entzunezko jaialdia zuzentzen eta koordinatzen du.

Aamelat. Jornaleras de la guerra

Izenburua: Aamelat. Jornaleras de la guerra
Zuzendaritza: Eva Parey
Iraupena: 60´
Gaia: Feminismoa
Ekoizpen-herrialdea: Espainia
Jatorrizko hizkuntza: Arabe


Siriako gerran lehertu zenetik, Bekaa Haranean urtetan ari dira errefuxiatuak landako langile moduan, esplotazio baldintzetan. Libanora sartu ondoren jaiotako beren alabak ere gaur egun ari dira lanean landan. Haien etorkizuna ziurgabea da.
Libanon ezin dute aurrera egin, ez baitzaie errefuxiatuen estatusa, nazionalitatea edo oinarrizko eskubiderik aitortzen. Siriara ezin dira itzuli gerra amaitu arte.

Eva Parey

Bartzelona, Espainia, 1971. Argazki kazetaria eta ikus-entzunezko zuzendaria. Bere lehen dokumentala, Arrels fondes, Pep Martínez Formenterako kazetariarekin batera zuzendu zuen eta IB3 telebista balearrarekin koproduzitu zuen. Lan honek Formenteran bi gerren artean jaiotako pertsonaia batzuen bidez memoria historikoa jasotzea du helburu. Bere bigarren dokumentalaren, Aamelat. Jornaleras de la guerra., zuzendari, koproduktore eta argazki zuzendaria da.

OSTIRALA 13

Is this the mansion I will live in?

Izenburua: Is this the mansion I will live in?
Zuzendaritza: Rafaelle Fillastre
Iraupena: 6´
Gaia: Sexualitatea
Ekoizpen-herrialdea: Belgika
Jatorrizko hizkuntza: Ingelesa


“LGTBI herrialde seguruak Europan” bilatuz gero, Belgika lehen postuen artean agertzen da Googlen. Hala ere, Interneten ez bezala, LGBTQ+ asilo-eskatzaileen errealitatea diskriminazioarekin eta zapalkuntzarekin hasi ohi da Belgikan, batzuetan lehenago bizi izan zutena baino
larriagoak.

Rafaelle Fillastre

Rafaelle Fillastre animazioko zinema-zuzendaria, arte-zuzendaria eta ilustratzailea da. Diseinu grafikoan, ilustrazioan, infografian eta animazioan freelance gisa lan egin du proiektu ekokontzienteetan, feministetan, queer-etan, osasun mentaleko proiektuetan eta migrazioetan.

El caso Freytter

Izenburua: El caso Freytter
Zuzendaritza: Tonio Hecker
Iraupena: 85´
Gaia: Biolentzia politikoa
Ekoizpen-herrialdea: Espainia
Jatorrizko hizkuntza: Español


17 urteko erbestealdiaren ondoren, Jorge Freytter Florián Kolonbiara itzultzen da bere aitaren hilketa ikertzeko. Jorge Adolfo Freytter Romero irakaslea, abokatua eta sindikalista 2001eko abuztuaren 28an bahitu zuten Barranquillan, eta hurrengo egunean torturaren zantzuekin aurkitu zuten hilda.
Bere hilketaren inguruabarrak eta arrazoiak oraindik ez dira argitu, eta egia bilatzeak Kolonbiako historiaren alderdirik ilunenetara eramango gaitu.

Tonio Hecker

Tonio Hecker zinemagilea alemaniarra da, 1985ean Nikaraguako hiriburuan jaioa. Zinemako zuzendaritza ikasi zuen Berlineko Zinema eta Telebista Akademian (DFFB), eta bere filmen erakusketak nazioarteko zinemaldietan eta telebista alemaniarrean (SWR, ARTE, 46. Lubuskie Film Summer, Visionär Filmfestival Berlin, 12. Wendland Shorts, Bridge of Arts Motivational Film Festival) egin dira. Bere lanetan, batez ere gai politiko eta sozialetan ardaztu da. Bere azken dokumental film “Insurgente”, Kolonbiako bake prozesuari buruzkoa, 2021eko FIDBA-n estreinatu zen (Buenos Aireseko, Argentinako Nazioarteko Dokumentalen Jaialdia).

IGANDEA 15

18:00etan Niessen zinean

SARI BANAKETA ETA FILM LABUR IRABAZLEEN PROIEKZIOA

LEHIAKETATIK KANPO:

Los cayucos de Kayar

Izenburua: Los cayucos de Kayar
Zuzendaritza: Álvaro Hernández Blanco
Iraupena: 29´
Gaia: Migrazioa
Ekoizpen-herrialdea: Espainia
Jatorrizko hizkuntza: Español


Álvaro Álvarez Blancok, Errenteriako Zine Giza Eskubideen Zinema Dokumentalaren I. Jaialdiko Juanmi Gutierrez Sari Nagusiaren irabazleak, Zinemaldiko aholkularitzaren emaitza aurkeztuko du.
Espainian etorkin gisa 15 urte eman ondoren, Thimbok Senegalgo arrantza-herria bisitatzeak, eta nostalgia eta deserrotzea, atsekabea eta amorrua eragin dizkio. Gainera, herriko gazteengan duen eragin arriskutsuari aurre egiten dio, jarraitu beharreko eredu gisa ikusten baitute, eta paterazko bidaia oso arriskutsu batekin emulatu nahi dute.

Álvaro Hernández

Álvaro Hernández Blanco nazioarteko esperientzia duen zuzendari eta gidoilari madrildarra da, bai eduki digitaletan, bai zinema dokumentalean. Los Angelesen hasi zuen bere ibilbidea dokumentalen munduan, muntatzaile gisa. 2022an, “Aquí Seguimos” zuzendu zuen: Mexikoko ku ‘ahl hizkuntza indigenaren azken hiztunei buruzko film labur dokumentala. 2023an argitaratu zuen bere lehen liburua, “Migratzaileak”, EB-Mexiko mugari buruzkoa. 2024an “Los Cayucos de Kayar” estreinatu du, Senegalgo arrantza-herri txiki bateko migrazio-fenomenoari buruzkoa.